Kishore Kumar Hits

Iheskide - Martxa baten lehen notak текст песни

Исполнитель: Iheskide

альбом: ...Irabazi arte!


Eguzkiak urtzen du goian
Gailurretako elurra
Uharka da jausten ibarrera
Geldigaitza den oldarra
Gure baitan datza eguzkia
Iluna eta izotza
Urratu dezakeen argia
Urtuko duen bihotza
Batek gose diraueno
Ez gara gu asetuko
Bat inun loturik deino
Ez gara libre izango
Bakoitzak urraturik berea
Denon artean geurea
Etengabe gabiltza zabaltzen
Gizatasunari bidea

Inon ez inor menpekorikan
Nor bere buruan jabe
Herri guztiak bat eginikan
Ez gabiltz gerorik gabe
Bihotza bezain bero zabalik
Besoak eta eskuak
Gorririk ikus dezagun egia
Argiz beterik burua
Batek gose diraueno
Ez gara gu asetuko
Bat inun loturik deino
Ez gara libre izango
Eguzkiak urtzen du goian
Gailurretako elurra
Uharka da jausten ibarrera
Geldigaitza den oldarra

Inon ez inor menpekorikan
Nor bere buruan jabe
Herri guztiak bat eginikan
Ez gabiltz gerorik gabe
Eguzkiak urtzen du goian
Gailurretako elurra
Uharka da jausten ibarrera
Geldigaitza den oldarra
Uharka da jausten ibarrera!

Поcмотреть все песни артиста

Другие альбомы исполнителя

Похожие исполнители