Joan dira hiruzpalau udaberri Eta hamaika amets galdu Hainbeste zalantzen erreinu Ohaide berriaz entzuten zaitut igerian Pasatako gerra egunetan Nahi eta ezinen ur jauzian Nola lagunak izan erraiak gose direnean? Zure laztanen egarri naiz Desertuak besarkatua Nire mina zure ezina, kondenatuen samina Adore zaitut etsipenean Irribarrea malkotan, uholde lehortean Esango dute, genioen eta berdin zait. Baina oraina duzu aingura Maiteminaren borroka eremua Ta berandu dela dioztazu Zinenaren ausentziaren orbain Saldu nauzu aberri goibel eta Ahanzturaren zaindari baino ez zaitut egun Nola erabaki nahia eta debekuaren epaia Moralitatearen zama edo animaliaren sena Aukera bakarra Nire mina zure ezina, kondenatuen esamina Adore zaitut etsipenean Irribarrea malkotan, uholden lehortean Esango dute, genioen eta berdin zait. Barruak gidatua noa Nostalgiaren leihotik leihora Elur gaueko hitzordutik, sutondora Zure babesera Irribarrea malkotan, uholden lehortean Esango dute, genioen eta berdin zait.