Kishore Kumar Hits

Iheskide - Portalekua текст песни

Исполнитель: Iheskide

альбом: Garaitu ez gaituztelako


Hainbat istorio bere barnean,
Portalekuko horma sendoen artean
Zenbat pauso ta zenbat begirada,
Sekretupeko hitzordu hartara.
Ehundaka oroitzapen lagun artean,
Mundua konpontzen taberna zuloan.
Entre borrachosen doinuen babesean
Argitzen ziren gauak amaitzean
Hamaika borrokaren aterpe ta elkargune,
Auzolanaren ikur eragile,
Elkartasun suaren hauspo eta ke bide
Harresi zinen eta harresi gaur ere...
Zurekin gaude gure parte izan zarelako
Lehen urratsetatik azkenetaraino
Gurekin egon zarelako, zure izan garelako
Etxe huts bat baino askoz gehiago, zarelako!
Ikurrina dantzan nafartarratetik,
Arrano beltzaren hegalen gerizpe
Herriaren ondare, herritarren lanabes
Harresi zinen ta harresi gaur ere...
Harresi zinen ta hasrresi gaur ere...
Harresi zinen, harresi gaur ere...
Harresi zinen, harresi gaur ere...
Harresi zinen, zutik ta aske portale!
Zurekin gaude gure parte izan zarelako
Lehen urratsetatik azkenetaraino
Gurekin egon zarelako, zure izan garelako
Etxe huts bat baino askoz gehiago, zarelako!

Поcмотреть все песни артиста

Другие альбомы исполнителя

Похожие исполнители