Zenbat negu eta zenbat uda pasa ote dira Agurtu gabe ihes egin zenuenetik. Etxeko lehiotik begira pentsakor jarraitzen dut Kristaleko lausotasuna garbitu arte. Oroitzen al zara zenbat negar zenbat barre Batzutan jolasten bestetan haserre. Oroitzen al zara pasatako une denak Gure bizitzan egin dutenak. Orain urrun zaude askatasun izpiak sortuaz Nortasun sendoaz anonimotasunean. Argazkira malkoak ez dira alperrik jausiko Zu besarkatzeko eguna iritsi arte. Oroitzen naiz zutaz egunero esnatzean Albisteak entzuten ditudan bakoitzean Oroitzen naiz zutaz gauero oheratzean Zure ohea hutsik ikustean Etxetik joan zinen Nahiz eta ezkutatu bihotzean zaitugu. Herritik joan zinen Nahiz eta urrun egon gertu sentitzen zaitugu. Oroitzapenak errepikatu behar ditugu Orainaldia berriz batera eraikiaz Oztopoak oztopo errekatxo guztiek Bat egiten dute itsasoaz.