Urrutiko begiradetan Daude mapa hautsiak, Idatzi gabeko hautuak, Egutegi hilak, Elkarri noizbait eman ferekak Euri lanbrotan urtu dira. Gure sentimenduen kutxa beltza Irakurtzen gabiltza. Ez da izarren lerrotzea Banatu gaituena, Ez da eguraldi gizona Hotz hau dakarrena. Hesiak nonahi jaikitzen dira Bete gabeko hutzen nasan Historiaren sema-alabak gara Herrimina sehaskan. Ikasi dugu hari etenak botatzen Distantziarekin denbora josten. Joan ziren sentimenduen deserri egunak Berriz elkarrekin gaude. Aldatu da gauzen neurria Urrun zena bertan da. Ukigarri dira irriak Gaur argi da gaua. Orain ozenki entzuten dira Gordean egondako grina. Gure esku dugu itxaropena Bukatu dira ezinak. Ikasi dugu hari etenak osatzen Distantziarekin denbora josten Joan ziren sentimenduen deserri egunak, Berriz elkarrekin gaude! Ikasi dugu hari etenak osatzen Distantziarekin denbora josten Joan ziren sentimenduen deserri egunak, Berriz elkarrekin gaude! Ikasi dugu hari etenak osatzen Distantziarekin denbora josten Joan ziren sentimenduen deserri egunak, Berriz elkarrekin gaude! (Joan ziren sentimenduan deserri egunak Urrun zena bertan da Berriz elkarrekin gaude!)