Perjuizio franko gure Españiak Izan ditu iñon diran ezin ikusiak; Ematen ari gera Jaunari graziak, Bota ditugunean Borbontar guziak. Urte bete laister da gaudela esperan Erle-kuadrilla hori etorriko ote dan; Aditzea badegu daudela fronteran, Orain ez dakigu zer pasatzen ote dan. Beti dabil honera sartzeko abian, Zer egiteko dauka orrek Españian? Gertatu geranian zerbaiten premian, Horrengatik geroni defenditu giñan. Iñor ezta izaten opinio gabe, Konsideratzen degu dudarikan gabe; Bañon hori izatia Españien jabe Pentsatzen dute eta harriturik gaude. Karlos setimo zanik Españian bostek Etzekitela nago, nik hala uste det; Gu abandonatu ta beti izandu dek, Orain pretenditzia gauza polita dek. Izan balitz Karlitos español noblia, Etzitzaigun egongo Frantzian gordia; Serbizio gabeko talentu gabia, Pentsatzen du izatia gure erregia. Erotu egin zaio Don Karlos jaunari, Lastima degu bere daukan jendeari; Gure anai maitiak, pentsaturik ongi, Atozte guregana, utzi zazute hori. Hamabi bertsorekin alegra gaitian, Etzagun penik pasa español artian; Esan zagun bibaka guziak batian Biba gu ta gutarrak! abua betian.