Mezu berdina ta jokaldi bera Ezberdin dateke segun eta ze hizkera. Erantzuna alda daiteke, ordea, Herriaren arabera. Betiko legez mila begirale Izan dira umilduak haiek jakin gabe. Gero zapal ditzaten utzita behin Betiko dira mirabe. BARRUAN DARAMAGUN HAURRAREN BEGIETAN ERNEGAZIOA GAILENDU DA MALKOTAN URTZEN HASIA DEN SENTIMENDUA AMORRURA ISURTZEAREKIN BAT. TA GALDEIOZU ZAPALDUA IZAN DENARI NOREN HANKA-AZPITAN DEN ITOA. TA GALDEIOZU EA ZAPALTZAILEA INOIZ AKABATU DUEN AHALDURAK. Gaur horren eskura dugula dena Bazka dugu eskura ematen digutena. Bilatzeko ohitura galdu da eta Ohitura bilatu behar da. Askatasuna ari da pake eske Ikara baretu nahian, baina, hala ere, Ikararen eskaintza eten gabe Igotzen da askatasunez. BARRUAN DARAMAGUN HAURRAREN BEGIETAN ERNEGAZIOA GAILENDU DA MALKOTAN URTZEN HASIA DEN SENTIMENDUA AMORRURA ISURTZEAREKIN BAT. TA GALDEIOZU ZAPALDUA IZAN DENARI NOREN HANKA-AZPITAN DEN ITOA. TA GALDEIOZU EA ZAPALTZAILEA INOIZ AKABATU DUEN AHALDURAK. EDONOR ARBUIATZEN GOZATZEN DUEN HURA EZ LITZATEKE INOIZ ZAPALTZAILE AZPIKO ARTALDE ITSU MUTUAREN ARTEAN BABESLE ZINTZO XUMERIK GABE.