Ezin dizut aurpegira begiratu Zure bidea ta nirea horrenbeste aldendu direnean Inoren kontura bizitzak ibiltzen dituzunean Arima libreen errebindikazioz mozorroturik Orain ezin dut zure begiekin ikusi Behin konpartitu genuen mundua Bide guztiak dute norantza bat, aizu Lautadan zabal eta erosoak batzuk Malkartsu aldapatsu deseroso gehienak Barkaidazu maitea hauek aukeratzearren Ideien munduan galdu izan naizen arren Koherentziak min egiten duen arren Mendia ez da igotzen berriz ere jaitsi arte Bitarteko guztia da ikasbide Ezin dizut aurpegira begiratu