Nortasuna eraikitzeko tresnarik ez daukat, Niregan oraindikan sinisten ez bait dut eta, Guzti hau tamalgarria bihurtzeko Gizakia izateari uko egin al diot? Ni al naiz... zure ni? Nire bila ibili naiz Zulo beltz batetan biraka Nahasturik eta jota nire onera itzulita Ausardiak ez dauka itxura onik, Koldar bat naizelakotan beldurturik nabil Eta ni al naiz... zure ni? Amodioa ez da jolasa Eguzkiaren itzulera bezala Ezin ahazturiko uneak naukate tortura moduan Zentzugabetasunez ibilitakoan damututako Ondorio latzak jolasaren ezjakinduriak Sortutako zauri mingarriak Erabilitako jokaera itsuak Errealitatea fikzioan bihurtu nahien Ebazpidearen bidea. Aurkitu ezinean galdutzat ikusten dut, Nire etorkizuna bilutsik eta babesik gabe nago Nortasuna berreskuratu nahiean. Zertan bihurtu naiz!! zertan bihurtu naiz!!