Egunak aurrera doaz Motel euren bidean Oroitzen zaitut oraindik Gauen bakardadean Alde egin zenuenetik Zaitut buruan bueltaka Asteak igaro arren Atzo balitz bezala Zu Atzo zu Gaur zu eta bihar ere Zu Berriz zu Beti pentsatu izan dut Nire zoramenean Ulertu ezin nuena Ulertezina zela Zu Atzo zu Gaur zu eta bihar ere Zu Berriz zu Baiano gogoratu arren Dantza bat zor didazu Inoiz idatzi ez nuen Bals honen melodiaz Azken dantza bat Bihar ilargiaren argipean Itsasoaren erritmoaz Oinutsik hondarrean Barkatu badakit zin egin nizula Guretzat izango zen kanta hau Garaiz amaituko nuela Azken dantza bat Ilargiaren argipean Itsasoaren erritmoaz Oinutsik hondarrean Oraindik Oroitzen dut Ori bakarrik bada ere.