Perttolik bazuen itsas bazterrian Etxe ttipino bat lurrerat abian Aitama zaharrek zakoten utzia Haz zezan nolazbeit bere familia Perttoli gaixoa ez baitzen ezkondu Bere etxea du arrotz bati saldu Ta orain bizi da HLM batian Ez baitu begirik hesten gau guztian Arrotz aberatsak etxe zaharretik Ostatu eder bat egin du lehenik Bainan arrotz horrek bazuen besterik Kasko gibelean luzaz asmaturik Ohartua baitzen Eskual Herriko Nexkatxak zirela eder eta sano Hetarik bizpalau zituen galdatu Ta heiek gogotik eskaintza onartu Azerri abilak ostatu berrian Gau ohantzeno bat egin du gustian Kanpoan ezarriz argi ilunenak Ta barnean aldiz emazte arinak Bere nausiari nahaiz obeditu Gure nexkatxak dira lan tzarrari lotu Ez zaiote aski arrotz horieri Hunat etortzea dena ustelkeri Gure arbasoen ohidura onak Funditu dituzte ezarriz berenak Ta gure herriaz direlakotz jabe Nahi dute beraz gaiten ustel gu ere