Kishore Kumar Hits

Anje Duhalde - Irtenbiderik Ez Zen текст песни

Исполнитель: Anje Duhalde

альбом: Ibilean Zuzenean Grabatua


Amaitu da guztia
Urgain barean nago
Itsasoan harago
Eta atsedenago.
Gezurra diodanik
Ez didazu esango
Iruditzen banauzu
Ordu batzuk lehenago.
Milesker, oi herio
Salbatu nauzulako
Ukan nazazu otoi
Beti zure meneko.
Zuek ez egin negar
Isilak diraueno
Orain hobeki nago
Haien eskutan baino.
Jo naute, hil naute
Irtenbiderik ez zen
Jo naute, hil arte
Itzulbiderik ez zen
Onena hiltzea
Zela ohartu nintzen
Neronen gorputza ere
Ez nuen ezagutzen.
Utz nazazue neure
Amets gabeko lotan
Oroitu nazazue
Sehaskako bertsotan.
Bizitzaren batera
Berriz itzartzekotan
Ez nazazue piztu
Gorputz apurtu hontan.
Jo naute, hil naute
Irtenbiderik ez zen
Jo naute, hil arte
Itzulbiderik ez zen
Onena hiltzea
Zela ohartu nintzen
Neronen gorputza ere
Ez nuen ezagutzen
Jo naute, hil naute
Irtenbiderik ez zen
Jo naute, hil arte
Itzulbiderik ez zen
Onena hiltzea
Zela ohartu nintzen
Neronen gorputza ere
Ez nuen ezagutzen

Поcмотреть все песни артиста

Другие альбомы исполнителя

Похожие исполнители

Etxe

Исполнитель