Zerbait galdu dut ene sakonean Deus ez da hautsi, bakarrik galdu Tripa bere lekuan baldin badut ere Zergatik egiten dit horrenbeste min? Atera naiz erretzera Ilargia agertzen ari zen Zigarroa amaitzeko denboran jadanik Dirdiratzen eta ibarra argitzen zuen Gauak ez duenean deus kontatzen Badakit zergatik txakurrak zaunka ari diren Gizaki erotua ez da ohartzen Ilargia harentzat zeruratzen dela Tabula Rasa, dena berriz hasi nahi Itzulidazu ene bigarren aukera Oraindik ulertzen ez nuenean Damurik gabe ebatsi zenidana Mundua joan behar da ospitalera Baina hori ez da gertatuko Gizaki izatea senak bortxatzea da Eta dena, dena, dena pagatzen da Negua instalatzen da Zauriak sakontzen ditu Itzulidazu ene bigarren aukera Negua instalatzen da Zauriak sakontzen ditu Itzulidazu ene bigarren aukera Zerbait galdu dut ene sakonean Galerna ondoko bareak itzuliko ote dit?