Bertso berriak Jartzera noa Euskara Garbi Batean. Hitz politen bila Ez etorri, Hortaz gelditu Atean Barruak lasaituko ditut Eztarriaren Kaltean Nire kantuak Idurituko du Txakurren zaunka Katean. Uztaila hontan Beteko ditut Nik nahi baino Urte gehio Ilea galtzearren Nik ez dut Ematen gizon Serio Ene hitz argienak Ere ez du Inun ezer ez Balio Nire buruari Sekulan ez dio Inork jarriko Prezio Gau ixil hontan Ikusten zaitut Iparraldeko Izarra Hamabost urteko Neska baten Ametsa bezain Ederra Urruti zaude Mundu hontatik, Librea eta Bakarra Inoren menpe kantatzen duzu ta Zure boza da Zilarra Eguzkiaren Hautsak horitzen Duenean Egun Berria Pozten zara Gaztain iluna Zabaltzen duzu Orria Ez zara Makina beltz baten Pioi zerbitzaria Kalean arrastaka dabilen Nire antzeko piztia Ez zara Makina beltz baten Pioi zerbitzaria Kalean arrastaka dabilen Nire antzeko piztia Nire antzeko piztia