Artizarra ortzantzean lehena da argitzen, Saguzahar zaharrena oraintxe da esnatzen, Teila gorri, horma grisak isilean laztantzen: Zoko beltzen hegaztiak gau berria ehuntzen. Hemen gautza ezin irten errautsen gaztelutik, Gaua sare erraldoia gugana abaildurik. Azpian nau gatibatzen tristurari loturik: Hemen natza hau zer denentz adierazi ezinik. Hau izuen gordeleku, eta belar hitsena, Hau malkoen katedrala, gizaseme hutsena, Hau eremu bezperage, biharamun motzena: Hemen datza gorpu bizi herria izan zena. Hainitz lore sortzen omen hurreneko bizira, Gartzelara sartu ori heldua da hobira, Saguzahar ehunleen urkabeen hegira: Zelan kulunkatzen garen bi begiez begira. Argi gabe ari nauzu giltzapean koblatan, Oinazea bisitari gogoaren zainetan. Zaindariak paper bila ari da zeldetan: Erdu eta, to zeuretzat gorde itzazu galtzetan.