Nik ez ditut maite Egun argia eta eguzkia Nik gaua dut etxe Naiz itzaletako piztia. Bele batek noizbait Kabia egin zidan bihotzean. Zoriontsua naiz Norbait triste Dagoen bakoitzean. Belekoi anderea naiz, Zuk zer daukazun Nik huraxe nahi. Irriaren etsai, Koloretako ametsena ere bai. Zure argiaren lapurra, Ni, Beleko andere maltzurra. Nik ostadarrari Kolore guztiak ostu nizkion, Nik eguzkiari Laino beltz bat itsatsi nion, Haizeari tiro, Euria botila batean gorde... Halere berriro Zergaitik lehertzen dira Mila kolore? Belekoi anderea naiz, Zuk zer daukazun Nik huraxe nahi. Irriaren etsai, Koloretako ametsena ere bai. Zure argiaren lapurra, Ni, Beleko andere maltzurra. Belekoi anderea naiz, Zuk zer daukazun Nik huraxe nahi. Irriaren etsai, Koloretako ametsena ere bai. Zure argiaren lapurra, Ni, Beleko andere maltzurra.