Atzo gauean ikusi zintudan, Ni ez nintzen batekin eskutik helduta, Ta oroitu nuen, berriro ere Zure suan nahi nuela erre, Ta oroitu nuen, berriro ere Zenbat gau pasa diren zu gabe. Gaur ere ez dizut esango, Zenbat maite zaitudan, Zure ondoan egon arren, Urrunegi zauzkadala, Zenbat alditan, bilatu dudan Zure irria beste aurpegietan, Zenbat alditan, jaso ditudan Zure musuak beste ezpainetan. Ta oroitu nuen berriro ere, Zurekin nahi nuela erre… Bihar kantatuko dizut Abesti bat bezala, Esan ez dudan guztia Barnetik aterata, Bihar kantatuko dizut Denbora guzti honetan Besarkatu nahi nuena zinela Ta oroitu nuen berriro ere, Zurekin nahi nuela erre… Bihar kantatuko dizut Abesti bat bezala, Esan ez dudan guztia Barnetik aterata, Bihar kantatuko dizut Denbora guzti honetan Besarkatu nahi nuena zinela Bihar kantatuko dizut Abesti bat bezala, Esan ez dudan guztia Barnetik aterata, Bihar kantatuko dizut Denbora guzti honetan Besarkatu nahi nuena zinela