1-buru ezaguera Es esan: "nire bizitza osoa amaitzen da". Edo ta:"nire izatearen dizdira itsua ez da" Sinetsinahiak infinituan desagertzen dihoaz Ez esan: "nire bizitza osoa galtzen da" Amodio zaharrak gogoaren hutsunetan bezala. Ixil ixilik ezerren esperoan Zigarro muturren infernu honetan Eta amaigabea izaten omen da Norberaren buru ezaguera. (Baina) infernutik zerura dagoen lur eremua Posible ez duk zeharkatu motzean. Amaigabea izaten omen da Nortasun bat aurkitzea. 2-lastozko heroiak Txorimalo, kaletik hain harro! Burugogor, hemen sobran hago! Ez esan, nire errua izan zela, Aitor ezazu, nazka ematen duzu. Barregura baino geihago Pena ematen duzu, Nire lastozko heroia. Eta serioski pentsatzen dut, Intelijentziari boikot egiten diozula. "Eh!!!! kendu zaitez erditik lerdo alena" Entzuten zaizu beti taberna guztietan. Txorimalo, kaletik hain harro!!! 3-anti-heroiak Zerumugak estutzen diren puntuan Galdezka gara biok: Poz haiek goizaldeko amets beteak, Noiz arte dira izango? -Galduko dira- Egunsenti haiek bezala, arratsalde Lizunak, debekatutako gauak bezala. Ezjakinaren belaunaldi hontako Biktimak gera biok, Koldartasun atsegin honen esklabu Zoritxarrez izango gera betiko.