Azken momentuan agertzen zara Espero ez zaitut itzarrita Axolagabea, bakardadea Itzalak exe barruan Maite zaitut baina ezingo dut jasan Zure atzetik ibiltzea. Irrifartsuak, jende aurrean Laztanik ez gure artean Aurrea hartu, taxian sartu Agurtzeko denborarik ez. Pentsatu gabe ausartuko naizen Zugandik egin dut ihes Maite zaitut baina ezingo dut jasan Zure atzetik ibiltzea Ametsak sahiesten, gutxietsita Tentsiorik gabe bizitzen Gorde ditut zure oroimen ederrenak Baina inork ezin zaitu bitan ebaki. Engainatu nahiko nau flash memoriak Esanez zu zarela nire alboan Espero dudan pertsona bakarra Eta urruntzerakoan Egiten da txikia Zure eskuetan Mantentzen ninduen haria Atzera bueltarik ez, Bakarrik baina libre Berriz sensitu nahi dut Bapatean eguzkiak Azaldu nahi ditu izpiak Herabe egunsenti berriari Neure buruaren jabe mundu aurrean Gorrotorik gabe ni neu ni naiz Espero dudan pertsona bakarra Espero dudan pertsona bakarra Espero dudan pertsona bakarra