Nonbait, oinazeren eremu zabaletan Eleak mutu eta bihotzak leher Bada toki bat munduan han zeru ta lur artean Hitzak min hartzen duenekoa Gizakien ametsak puskatzen diren txoko zakarra Norberak bakarrik lehortzen ditu han bere negarrak Bizkarrak dira solasten zintzotasunari muzin eginik Koldarkeriatik ateratzen dute etekinik Lagunak galtzen dira han eta erosten paperen gisan Ideien aniztasunaren kolorea da grisa Hodeitsu antzean gogoak eta nekeak Jateko hil beharra fedea ere saltzen denean Beherapenak beti batzuen bizitzekin Besteok eros ditzagun merke etekinekin Asteburuak pasatzen dira han ez balira bezala Ta atseden hartzeko igandeari ortakar Asteburu, parranda, kalimotxo, eta ron: Zentzurik gabeko hitzak haur soldaduarendako Neska ederrak eta bular politak, Burka batek estalirik edo mina batek itsusturik, dinamitaz Dinamita eta uranio usaina, nahi aina Zure neskalagunaren irribarrea da iraina Bortsa dezaten salduko ez duten beldurrik Ez dezala sufri hitzak mintzen diren tokirik Hortxen baitu hitzak min hartzen, hitzak min hartzen Hortxen baitu hitzak min hartzen, hitzak min hartzen Hortxen baitu hitzak min hartzen, hitzak min hartzen Hortxen baitu hitzak min hartzen Han baitere maitemintzen ortzia eta kea Han jotzen dute larrutan gerra eta goseak, eta nahigabeak Gure DVD dotoreen filmea Harry Potter edo edozer Diru-holdek afaldurik berdea Da oraino berde uniformeen kolorea Doloreak eta ohoreak sari ezberdin dira Etsiren pixka bat hurrengo gerra nominatua Teleberrin azalduko den zerraldo lehertua, Umorea galdu ez duten lehoiak Blusoiak odolez blai txiro dabiltzan heroiak Kalashnikov bat eta bi sandaliaz jantzirik Herritar umilak hiltzera kondenaturik Neguri edo Gorraiz erreko balira Agian oinazea itzuliko zen sortu zutenen tokira Bainan artean hemen gaude hitzari eutsiz Oinazeak hil ez dezan, itsaropena irrintziz Hortxen baitu hitzak min hartzen, hitzak min hartzen Hortxen baitu hitzak min hartzen, hitzak min hartzen Hortxen baitu hitzak min hartzen, hitzak min hartzen Hortxen baitu hitzak min hartzen