Zer edo nor garen? Bueno... Gu? Baloreak gara Handiak, txikiak, ertainak Oso handiak, oso txikiak Lotsatiak, lotsagabeak Ausartak, beldurtiak Trebeak edo traketsak Zuriak, beltzak Horiak... berdeak Berdeak ere bai? Noski!, zergatik ez? Bai, denontzat ditugu ateak irekita Geure artean, euskaraz mintzatzen gara Eta ikaragarri maite dugu Mundua ikusteko geure era da eta Maite dugu baita ere Beste hizkuntza pilo batean aritzea Falamos galego We love speak in English Ana netkalam hassania Hablamos castellano Parlem català Ta nahi genuke, bai Milaka hizkuntza gehiago ezagutu Maite dugu bidaiatzea Munduko mila txoko ezberdin ezagutzea Eta mila lagun berri egitea Entzun duzu, ezta? Gauza asko gara gu Eta denak oso ezberdinak Hmm... eta zu? Zer zara zu? Egia esan, berdin zaigu Bene-benetan zaren bezalakoa nahi zaitugu hemen Ongi etorri geure mundura