Maisu, ingeniari Edo arkitekto Ze ikasi pentsatzen Zalantzen menpeko Hautua egin nuen Postari sartzeko Ta atera zitzaidan Guztia perfekto Hor nabil egunero Atariz atari Postontziak betetzen Pozik ta kantari Amodio gutunak Zenbat erabilpen Isunak ez du gauza Bera eragiten Postalekin malkoak Kanporaino irten Etxetan sartzen ditut Hamaika sentipen Nahiz interneta izan Nik aurkako arma Indartsuagoa da Gutun baten xarma Hor nabil egunero Atariz atari Postontziak betetzen Pozik ta kantari Nere moto horian Auzotik auzora Sentipenak sartuaz Postontzi zulora Azkar pasatu ohi zait Laneko denbora Inor bizi ote da Ni bezain gustora Hor nabil egunero Atariz atari Postontziak betetzen Pozik ta kantari Hor nabil egunero Atariz atari Postontziak betetzen Pozik ta kantari Pozik eta kantari Postontziak betetzen Pozik ta kantari