Koadrodun amantala Ur beroak gorritutako eskuak Lapiko langileen lurruna Irrati handiustekoaren zaratotsa Lehortu arte sikatu beharreko Udako egunetako gosari ordua Lagunartera batu baino lehen Argibideen zerrenda beti hurrenkera berekoa Gogorarazten zenidan Ezezagunekin ez joateko, ez dagoela fidatzerik Asmo okerreko jende asko dabilela munduan Eskuak beti poltsikoetan gordetzeko Lapurtzea bekatu dela ez bada bizirauteko Niretzat gura ez dudana besteei ez desiratzeko Erantzunen hasieran ezetz eta amaieran baietz esateko Nik buruarekin gora eta behera egiten nizun baina Igo beharreko maldak eta zuhaitzak zenbatzeko Eta orain orduko haiek gogoratzen ditut inon oheratzerakoan Orain neu naiz ezezaguna Ez fidatzekoa, asmo okerrekoa Orain maldak zein zuhaitzak igotzea baino Betebehar nekezagoak hartu ditut eta Berandu etxeratuko naiz, beranduegi ama