Non dago nire herria Erreka bazterrean hala gauaren ertzean Aipatu ezin den iragan batean Hala zoririk onenean memoriaren desolazioa Orain utsik dauden kalabozoetan Hala mamuen bizitoki diren ziegeten Esku ireki inozenteetan Hala damuaren besondoetan Nigan al daramat benetan Ametsetan, ametsen al dago nire zain Ze ametsetan, ze lainoren azpian Eta zenbat gorpuren gainean Non dago nire herria Nigan aldaramat benetan Gorra ote naiz aren zurrumurru zarra aditzeko Itxuaren egunsentiak ikusteko Ta non da ze asturatan geroratua Non dago nire herria Ze destinu edo zein aluzinaziotan Ze itsas argiren dardarizoetan Telefonoaren froteran Mesfidantzaren banderan Kontrarioen kimeran Bitan zatituta Hirutan isildua Bere baitara bialdua Bitan zatituta Hirutan isildua Bere baitara bialdua Hirutan zatitua Bitan isildua Non dago nire herria Esperantzaren tentsio ia itogarrian Neguan umeen zoko mira larrian Amnistiaren krabelin gorrian Gulliberren zorretan Hitzera itzultzen direnetan Jada ez daudenen hatsetan Non dago nire herria Nigan dagoela hori da Nirekin joan etorri da Ta nirekin batera iritsiko da nire herrira Bai nigan dagoela hori da Nirekin joan etorri da Ta nirekin batera iritsiko da nire herrira Iritsiko da nire herrira Iritsiko nirekin batera