Ilargi beteko gau baten Isil-isilik gindoazen Mendizerran barrena Lagun nuela maitea Ilargia betea bazen Beteago zen gure pena Ilargi beteko gau batez Mendizerran barrena Barkatu dezatela gerrak Dena odoltzen duen gerrak Muga zeharkatu baino lehen Ilargi beteko gau baten Makurtu nintzen lurra bera Atsekabez musukatzera Barkatu nazala gerrak Ene sorterrian utzi nuen Bizi erdia lokartua Beste erdia hartu nuen Ez jausteko abaildua Orain Frantziako lurretan Bihar agian urrunago Ni ez naiz herriminez hilko Herriminez bizi iraun baino Ene sorlekuko lurretan Hiru muino mendizerran Ta lau pinu baso itxi bat Bost lur sail lur gehiegizkoa Oi ene herriko lurretan Oh Valles! Ene sorlekua! Itxaropen bat birrindua Oroimina infinitua Ta herri bat hain txikia ezen Amets bakarrean sartzen den Ilargi beteko gau baten Itxaropen bat birrindua Oroimina infinitua Ta herri bat hain txikia ezen Amets bakarrean sartzen den Ilargi beteko gau baten.