Zure argazki batekin orri batera begira, Iraganeko zirrara faltan botatzen bezala Ez daukat lehengo berdina Ta dudana a ze mina Itxaropen faltsuetan guztia zen ezberdina Zenbat arazo eta aldiz, zeinen gutxi ebazpen Kostata lortu zintudan eta ezin erraz ken Letrak izan ziren gai zu maitemintzeko mezutan Jarri nintzen poetiko ta hortan nabil berriro Idatziz lortu zintudan, Idatziz ahaztuko zaitut BAINA HASI NAIZ HITZAK SENTIPENEKIN NAHASTEN ETA AZKENEAN AZKEN POESIA IDAHAZTEN Nahiz izan mila motibo isiltasunaren mugan Hitzik gabe orrietan gordea jakin zenezan Zentzurik izan ez arren, idatzi huts horietan Idatziak izan ditut ehundaka historia Nahiz jakin ez dituzula sekula irakurriko BAINA HASI NAIZ HITZAK SENTIPENEKIN NAHASTEN ETA AZKENEN AZKEN POESIA IDAHAZTEN HITZIK GABEKO ZENBAT TA ZENBAT ADIERAZPEN ZAIL DA HITZ ETA LETRA BILUTSIZ ADIERAZTEN ADIERAZTEN