Zure oroimenak indartzen nau, tristetzen nau Non ote zauden galdetzen diot nere buruari Berotu al zaitu hemen han beste eguzkiak Kemenez ekin gaur aurrean daukazun bideari Joan dira hainbat urte Oroitzapenak hainbeste Hain urrun ez naiz aske IRRIBARREA AHOAN, BEGIRADA HURA GOGOAN ESTUASUNA PAUSOAN, AURRERA MUNDU EROAN Ezin izkuta zuk sortutako amets hura Nor ote garen zergatik behinola esnatu giñen Goseak ahaztuta ezin eman ezin uka Zure keinua gu bion hezurretan iltzatuta Joan dira hainbat urte Oroitzapenak hainbeste Hain urrun ez naiz aske Egunak argitzen duen pentsatzeak itotzen nau Gau hartako ezintasun hotzikarak nigan dirau Haizeak besarka zaitzan erantzi guztia Gurea bezain zurea da eta lur berria.