Badakit ez dela erraza dena berriz hastea Amesgaizto batetik esnatzean berriro lokartzea Badakit sufrimenduak beldurra dakarrela Borrokatzeko zenuen gogoa Malkotan ito zela Badakit ez naizela beti izan nahiko nukeena Batzuetan gogorra izan daitekeela bihotz hau arintzea GAUETAN ESKATZEN DIOT SUARI EZ ITZALTZEKO ARGI EDER HORI GAUETAN, IZARREN ITZALPEAN AMETS EGIN DEZADAN Ezkutaturik nengoen ezkutaturik zeunden Irribarre bat eskaini zenidan ezina zirudien Eta orain, badakit hemen zarela Badakit nora noan Begiratzen zaittudan bakoitzean Badakit zer nahi dudan Heldu nazazu eskutik berriro sinestu dezagun Maitasunaren altzoan badela Kantu bat gau eta egun Badakit ez dela erraza Badakit zer nahi dudan Badakit ez naizela beti Badakit nora noan