Gaua hautsi du ostiko batek Ta loak: ixo... Ta gizonak sai. Zuhaitza errotik atera naute, Beldurrez zintzo, Ni-baitan deslai. Goizeko lautan kale ertz baten Nahi ez denean katu beltz bat den Gauak bi begi: bi auto argi, Hatzaz niri so, Antza nire zai... Astero ostera hastera Gaua hautsi du erloju batek Madrilez mintzo, -Orok lo darrai-. Hiru eguneko arropak poltsan, Amorruz zintzo, Herrira, deslai. Goizeko lautan kale ertz baten Nahi ez denean katu beltz bat den Gauak bi begi: bi auto argi, Berriz niri so, Berriz nire zai. Astero ostera hastera Gaua hausten dute erlojuek Gau gehiegitxo Erne, amets-zai. Lehen eramanak orain joateko -Loguraz zintzo Bidean deslai-, Saiak amets bat nola jan zigun Astero gogorarazten digun Gauak, bi begi: bi auto argi, Beti guri so, Beti gure zai. Astero ostera hastera Gaua hautsi zuen ostiko batek Ta dardarizo Hark bertan darrai. Luzaz errepikatzen den gau bat: Beti amets-gaixo Bera egin-gai. Luzaz mundura gauez irteten, Arnasa auto argi bik eten... Nire bi begi, ilunez eri, Egunari so Argiaren zai. Astero hostera hastera,