Mutiko ttiki baten poltsikoan izar bat bizi zen Mutiko ttiki baten poltsikoan izar bat bizi zen Mutikoak palomitak ematen zizkion Izartxoak azkureak egiten zizkion Hara, poltsikoaren txulo irikia Hara, mutikoaren sekretu ttikia Sekretua kontatu zion lagun onenari Ikastolako neska pekosita ilegorriari "Ez erran inori!" Neskatxaren aitta zen ertzaintxoa Bideoan grabatu zuen izartxoa Gero eman zuten prentsaurreko baten Umetxo guztiek hau poza hartu zuten Polittena, denentzat bistan Izartxoa, telebistan Etxeko leihoetan haurtxoen izar Superprogramako palomit-star Mila lagunekin bizi zen ongi Sekretu ttikia sekretu handi Izarraren amandrea noizbait etorri zen Izartxoa bapatean izkutatu egin zen Istoriak gutxienez baditu bost izen Amonak esan zidanez izarra ni nintzen