Zuzendu ezin ziren olatuak, Kalma zuritik enbataraino Une batean. Maitearengana behin eta berriz Bultzatzen ninduzun itsasoa, Harkaitzen kontra, Talka egitera, hondoratzera, Zorionean itota. Konturatzerako pasio, Bakarrik utzi nauzu, Gehien behar zintudanean Desagertzean. Tantaz tanta itzali zara Suterik bortitzena, Arnasteko oxigenorik Gabe utzi zintudan ta. Aldaparik handienetan ere Indarrak agortzen zirenean Aldeko haizea. Buru barneko harresietan Eta gorputzaz kanpokoetan Zure indarrez Zabaltzen ziren Arrakaletan, Egiteko beti aurrera. Konturatzerako pasio Bakarrik utzi nauzu, Gehien behar zintudanean Desagertzean. Tantaz tanta itzali zara Suterik bortitzena, Arnasteko oxigenorik Gabe utzi zintudan ta. Konturatzerako pasio Bakarrik utzi nauzu, Gehien behar zintudanean Desagertzean. Tantaz tanta itzali zara Su bortitzena, Arnasteko oxigenorik gabe, Ezer pasiorik gabe, Ezer pasiorik gabe Tantaz tanta itzali zara Su bortitzena, Arnasteko oxigenorik gabe, Ezer pasiorik gabe, Ezer pasio, pasiorik ezean Zuzen heriotzera!