Gazte gazte dirauten doinu zaharretan Modaz pasa ezin diren hitzen muinetan Airean bezala doa nire izana Bizitzaren aukeran noan bidetik Sortu eta indartu nauen hazi beretik Luzatu nahiko nuke nire errama Iraganetik datoz jauzika Arbasoen ahalmenak eta gabeziak Belaunaldi guztietan barna Gureganaino iritsi arte Milaka urtetan haundituz doan enborrean Ama-lurrak babesten gaitu bere sabelean Etorkizuna ilun atzean dator Gazteria bestalde alai ta jator Eztanda egin du jada euren iraultzak Mundua eraldatzeko helduz grinari Emaniko urratsetan aurkituko du norberak Bere nahia eta ahalaren balantza Giltza eman dio denborari Jakintza ekarri digun odol emariak Atzetik datozenek hazia Ereiten jarraitu dezaten Milaka urtetan haundituz doan enborrean Ama-lurrak babesten gaitu bere sabelean Iraganetik datoz jauzika Arbasoen ahalmenak eta gabeziak Giltza eman dio denborari Jakintza ekarri digun odol emariak Milaka urtetan haundituz doan enborrean Ama-lurrak babesten gaitu bere sabelean Milaka urtetan haundituz doan enborrean Ama-lurrak babesten gaitu bere sabelean