Mila ta bederatzirehun Hogeita hamazazpigarren urtea, Oroitzapen batzu ez ezik Beste urte bat, ez besterrik. "Hil ezinak dira hitzak Izan arren zaurituak" Bere jaioterritik urrun Gogora ezak alberti moskun. Gernika errea, bonbaketatua Haritz zaharrak zutik dirau, Nahiz eta usteltzen egon Gaur, paktu faltsuen ikusle. Gernika, gure buruan! Gernika, gure buruan! Gernika, gure buruan! Gernika, gure buruan! Urte latza hura Txina-japoniarrak elkar joka Ingelesek palestinan sortu zuten Buka ezinezko guda, Gaur dakusat egunkarian Heriotz bonbak palestinarren gain. Gaur dakusat egunkarian Heriotz bonbak palestinarren gain. Mila ta bederatzirehun Hogeita hamazazpigarren urtea, Oroitzapen batzu ez ezik Beste urte bat, ez besterrik. Gernika, gure buruan! Gernika, gure buruan! Gernika, gure buruan! Gernika, gure buruan! "Detroiteko bonba beltza" Ez zen u.s.a.-ko hegazkin bat Boxeo munduko garailea baizik. Galde ezaiok joe louis-i: Bonba batzuk dezaketen Sowetoko garraisia isilarazi. Bonba batzuk dezaketen Sowetoko garraisia isilarazi. Mila ta bederatzirehun Hogeita hamazazpigarren urtea, Oroitzapen batzu ez ezik Beste urte bat, ez besterrik. Gernika, gure buruan! Gernika, gure buruan! Gernika, gure buruan! Gernika, gure buruan! Hogeita hamazazpi beste urte bat Larogeita zazpiaren antza, besterrik ez. Galduko dutela badakite Ikusi nahi ez izan arren. Gernika, gure buruan! Gernika, gure buruan! Gernika, gure buruan! Gernika, gure buruan!