Begiak ireki ta Begiak itxi Ta nor zaren ezagutzera Ezin iritxi Guztia hain arraro, Hain bitxi Ezaguna haut bai baina, esan, zein haiz hi? Zoritxarrez orain Gure garai txarren Amesgaizto bat zara nahastuta mila oroitzapen Askotan zure zain Geratu arren Utzidazu pakean Lehenago ez genuen Ezer zalantzan Amildegiaren ertzean Genbiltzan dantzan Eta nahiz garai hura Pasa dan Ez dakit oraindik nire baitan zauzkadan. Zoritxarrez orain. Iratzargailu zahar baten mailu Azken danbadetan Hil dira gauak eta izarak Izerdi patsetan Zer hintzen ta non hago Aspaldi arraro Habil kaleetan Neuk galdetu ohi dut maiz Ni noizitik bizi naiz Infernu honetan? Berriro egun txar bat Etsi dut, etsi Hobe bat beti da bihar, beti etzi Bihurtu naizena_ez dut merezi Ez dut segi nahi zure soketatik ihesi Berriz jaio zait Barneko harra Eta piztu itzalita nuen sugarra Berreskuratu dut Nire indarra Hau da bide bakarra! Iratzargailu... Zer hintzen ta non hago Urteak pasa lo Ta hemen naiz bueltan Benetan zerbait banaiz zurekin sentitzen naiz Jainko txiki bat, jainko txiki bat, infernu honetan!