Korridore luzean berriz ere Ate handi zahar bat daukat parez pare Aspaldian hemen egon gabea Barrura noa ireki dut atea Argi printza bat bakarrik arrailetatik Berriz itzalak datozkit erraietatik Gordetako malko horiek Oroitzapen galdu horiek Argitu dut iragana, Bularreko gela iluna Zabaldu atea Korridore luzean berriz ere Ate zaharretik gehiegi urrundu gabe Arnasa hartzera irten beharra Ilun barruko sentipen bakarra Argi izpiak leihoan zabal oraingoan Aienatu da itzala, berritu azala Gordetako malko horiek... Hildako ilusioek, Irentsi beharreko hitzek Gaur indarberritu naute Joan ziren garai haiek! Gordetako malko horiek... Ba al zatoz barnera?