Eguna gaua bihurtu zela Ta hori zela egokiena Ez kezkatzeko ez kexatzeko Denen onerako izan dela Gauez biziko garela orain Ta dena abantailak direla Eguzkiak ez gaitu erreko Izarrak ikusiko direla Ta batzuek sinetsi zieten Ta besteok irentsi genuen Jada guzti honen parte gara Nola borrokatu gure kontra Etxeetan geratuz jendea Gezurtegietan sinestera Lanak ondo helduta gaitu ta "Ze ingo diou" esaten ohituta Ze uste duzue, Jakinda ere Barruan gaudela Hain barruan gaudela? Eguna gaua bihurtu zuten Eguzkia ez zen gehiago ikusten Ohituz joan zen berriro jendea Gutxi batzuen protesta artean Argi indarra gehiago ordaintzen Noizean behin solariumera joaten Ta kaleko ordena hausten Ero batek holaxe zioen: Ze uste duzue, Jakinda ere Barruan gaudela Hain barruan gaudela?