Eguzkiak urtzen du gohian Gailurretako euria Uharka da jausten ibarrera Geldigaitza den oldarra. Gure baitan datza eguzkia Iluna eta izotza Urratu dezakeen argia Urtuko duen bihotza Bihotza bezain bero zabalik Besoak eta eskuak Gorririk ikus dezagun egia Argiz beterik burua Batek goserikan diraueino Ez gara gu asetuko Beste bat loturik deino Ez gara libre izango Bakoitzak urraturik berea Denon artean geurea Etengabe gabiltza zabaltzen Gizatazunari bidea Inor ez inor menpekorikan Nor bere buruan jabe Herri guztiok bat eginikan Ez gabiz gerorik gabe Eguzkiak urtzen du gohian Gailurretako euria Uharka da jausten ibarrera Geldigaitza den oldarra.